Lehenengo egunean bezala gorde den familia-jauregia.

Hiru solairurekin, irtenuneetan bermatutako balkoi bereziekin, eta akrotera, gargola eta armarri apaingarriekin, XVIII. mendearen lehen erdian eraikitako Pobesko jauregia Casalarreinako erdialdeko Florida plazan dago.

  • HELBIDEA: Plaza de la Florida, 0, 26230 Casalarreina, La Rioja – Nola lortu »

  • TELEFONOA: 941 324 116

Francisco Xavier Gómez de Gayangos jaunak eta haren emazte Mª Luisa Ruiz Morquecho andreak eman zuten jauregia eraikitzeko agindua. Izan ere, mendebaldera ematen duen fatxadan bi familia horien armarriak gailentzen dira.

1795ean, Jovellanosek ostatu hartu zuen jauregian, Errioxara egin zuen lehen bidaian. Claudia Quintina Gómez de Gayangos Manuel Antonio de Pobes jaunarekin ezkondu zenean, De Pobes familiaren egoitza bihurtu zen, eta horregatik Pobesko Jauregia deitzen zaio harrezkero. 1943. urteaz geroztik De la Mata familiaren ondarea da, Mª Teresa de Pobes Hilario de la Mata jaunarekin ezkondu zelako. Gaur egun, Pelayo de la Mata y Pobes jaunaren familiaren jabetzakoa da, bera baita egungo Vargasko markesa eta San Kristobalgo kondea.

2015. urtean eraikina birmoldatu zuten luxuzko ostatu gisa gaitzeko, eta bertan, ostatuaz gainera, ekitaldietarako gune bereziak eskaintzen dira, Jauregia Bodegas Marqués de Vargas upategien eraikin soziala bihurtu delarik.

Ba al zenekien…

  • Pobes familiakoen ondorengo batek, Marqués de Vargas upategiaren jabea denak, Jauregian inbertitzea erabaki duela luxuzko ostatu bat eta upategiko eraikin soziala eraikitzeko?
  • Stewart Granger zinema klasikoko aktorearen azken filmaren —Urre Fina (1989)— zati bat Pobesko jauregian filmatu zela?