Errenazimenduko harribitxi bat Errioxan.

Monasterio de Nuestra Señora de la Piedad

Casalarreina XVI. mendeko ondare oparoa duelakonabarmentzen da, ondare erlijiosoa zein zibila. Izan ere, ondare-baliabide horien berezitasunari esker, 1975ean bertako parte zaharrari Multzo Historiko Artistikoaren maila aitortu zioten.

Errioxa Garaian kokatua, Errioxako eskualde artistiko aberatsenetako batean, Casalarreina helmuga ezin hobea da eskualdeko iragan errenazentista ezagutu nahi duten guztientzat. Errenazimenduko aztarna batzuk aipatzearren, batetik, Pietatearen Andre Mariaren monasterioa dugu, 1977an Kultura Intereseko Ondasun deklaratu zutena, edo, bestetik, Gaztelako Kondestableen jauregia.

Udalerriko indarguneetako bat da bere ondarezko monumentu eta eraikinetan zenbait estilo artistiko uztartzen direla, hala nola gotiko isabeldarra eta errenazentista platereskoa Pietatearen Monasterioan, rokokoa San Martin elizako erretaulan, edo erromanikoa Ajuarteko San Roman ermitako burualdean.

Casalarreinako baliabide kultural eta artistikoen ezaugarriak eta historia sakonagotik ezagutu nahi badituzu, bisitatu “ONDAREA” atala edo zatoz eta ezagutu Casalarreinako Multzo Historikoa izeneko ibilbidea osatzen duten baliabide guztiak.

Monasterio de Nuestra Señora de la Piedad