Parte har ezazu gure jaietan, zureak ere badira-eta.
Casalarreinako herritarrek gogokoen dituzten jaiak azalduko dizkizugu jarraian, gure kulturan, tradizioetan eta gastronomian sakontzeko aukera izan dezazun:
- Esker Onezko jaiak: Irailaren amaieran egiten dira, Casalarreinako zaindaria den Soroetako Ama Birjinaren (Virgen del Campo) omenez. Casalarreinako nekazaritza-usadio zaharrari eutsiz, herritarrek eskerrak ematen dituzte soroetan bildutako fruituengatik. Udalerriko garrantzitsuenak dira, eta Casalarreina ezagutzeko modu ezin hobea.
- San Vítores jaia: Abuztuaren 26an, herriko zaindariaren omenezko jaiak ospatzen dira. Herriko produktu bereziak dastatzeko ekitaldiak antolatzen dira egun horietan, txorizoa, sardinak edo txahal-okela besteak beste, Artisautza Merkatua barne.
Urtean zehar, gure jendeak hainbat jai ospatzen ditu, eta poztasuna eta ondo pasatzeko gogoa nabari dira guztietan. Gonbidatuta zaude. Bisita gaitzazu eta gozatu gurekin gure herriarentzat hain bereziak diren egun horietan.