Kokapen estrategiko bat
Casalarreinak kokapen estrategiko bat dauka, udalerrian erraz eta azkar sartzeko aukera ematen duena.
Autoz
Autoa aukera bikaina da, Casalarreina azkar lotzen delako Bilborekin, Burgos-Madrilekin, Logroñorekin eta Zaragoza-Bartzelonarekin, udalerritik igarotzen den AP-68 autobidearen bitartez. Nabarmentzekoa da, halaber, N-124 errepidea herritik igarotzen dela, eta errepide hori N-232 errepidetik gertu dagoela.
Eskualdeko errepideen sarea ere bereziki garrantzitsua da, LR-111 edo N-120 errepideak adibidez, Casalarreina hurbileko udalerriekin lotzen dutenak, hala nola Haro, Santo Domingo de la Calzada edo Ezcaray.
Trenez
Casalarreinako udalerrira trenez iristeko aukera ere badago. 7 kilometro eskasera, Haroko udalerriak trenbide-komunikazio onak dauzka, Bilbo-Zaragoza-Bartzelona linean baitago, hain zuzen ere, trenbide-ardatz nagusietako batean.
Autobusez
Espainiako iparraldean diharduten hainbat konpainiak eskainitako lineen bitartez, zenbait aukera daude udalerrira autobusez iristeko. Honako hauek dira Espainiako hirietatik abiatuta Casalarreinan geldialdia egiten duten ibilbideak:
- Bilbao: LA UNIÓN ALAVESA
- Vitoria: ALSA
- Logroño: AUTOBUSES JIMENEZ
- Santander: ALSA
- Burgos: SOTO Y ALONSO (Logroño-Burgos bidea)
Hegazkinez
Logroño da udalerritik gertuen dagoen aireportua, 30 minutura gutxi gorabehera, eta Madrilekin eta Bartzelonarekin konexio azkarra egitea ahalbidetzen du. Bilboko Nazioarteko Aireportua, berriz, 100 kilometro pasatxora dago, eta estatuko zein nazioarteko bidaiariek udalerria bisitatzeko aukera errazten du.