Osatu Casalarreinako bisita aparteko esperientziekin.

Casalarreinak ingurune pribilegiatu bat dauka, zure maleta gustu guztietarako esperientzia bereziekin betetzeko aukera emango dizuna.

Ardozalea bazara eta esperientzia enoturistiko bat bizi nahi baduzu, toki egokian zaude, ezbairik gabe. Errioxa Garaiko Ardoaren Ibilbidean bete-betean, Errioxako ardorik onenak dastatzeko aukera izango duzu hainbat eta hainbat establezimendutan, baita upategi asko bisitatzeko aukera ere, Haroko Geltokiko auzo bereziarekin hasi eta Tirgo edo Anguciana udalerrietako familia-upategietaraino, eskualdeko mahastizaintzako eta ardogintzako tradizioa ezagutzeko aukera emango dizutenak.

Artearen eta kulturaren zalea bazara, zorioneko zaude, Errioxako eremu artistiko aberatsenetako batean zaudelako. Casalarreina Ojaren Erromanikoko Ibilbidean eta Monasterioen Ibilbidean integratuta dago. Lehenak aukera ematen digu Erromanikoaren garaiko harribitxiak gure begiekin ikusteko, Baños de Riojako Magdalena edo Ojacastroko eta Ezcarayko elizetako dorre erromanikoak adibidez. Bigarrenari jarraikiz, berriz, Casalarreinako Pietatearen Monasterioaz gainera, Jasokundearen Andre Mariaren Monasterioaren historia ezagut dezakegu Santo Domingo de la Calzadan, edo Yuso eta Suso Monasterioak San Millán de la Cogollan.

Gastronomiaren zalea bazara, gure udalerrian Errioxako sukaldaritzarik onena dastatzeko aukera izango duzu: abangoardiako teknikekin eguneratutako plater tradizional goxoak batetik, eta eremuko osagai onenekin prestatutako pintxoak bestetik, Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuak babestutako eta aitortutako gure ardo bikainekin batera.

Naturaren zalea bazara, Casalarreina toki ezin aproposagoa da, Errioxako balio paisajistiko eta naturalak aurkitu ahal izateko ibilbide interesgarrienetako batzuen bilgunea den heinean. Ardoaren Ibilbidearen, Ojaren Bide Berdearen edo Oja-Tirón Bide Berdearen bitartez, Casalarreina inguruko errioxar paisaietan barneratzeko aukera izango duzu.

Rutas y Senderos
Rutas y Senderos

Landa-bizitzaren zalea bazara, Casalarreinan eta inguruetan Errioxako herriaren kulturan, tradizioetan eta folklorean barneratzeko aukera izango duzu. Errioxa Garaiak hainbat aukera eskaintzen dizkizu deskonexio eta ikaskuntzako landa-esperientzia bat bizitzeko: besteak beste, mahasti eta soro landu zabaletan barrena paseatzea, herriko jaietako ospakizunetara bertaratzea, edo Oja eta Tirón ibaietako ertzean barrena ibiltzea.

Casalarreinak eta haren inguruek hori eta askoz ere gehiago badute zuri eskaintzeko.

Zatoz bisita bat egitera, eta ezagutu, bertatik bertara, gure udalerria eta gure ingurunea!