Errioxako tradizioa eta kalitatezko produktuak dira gure nortasun-ikurrak.

Gastronomía y vinos

Casalarreinak harro esan dezake kalitate bikaineko produktu ugari dauzkan eskualde batean kokatua dagoela. Errioxan hazitako urte-sasoiko eta hurbileko produktu freskoetan oinarritzen dira gure errezetak.

Gure udalerriko taberna eta jatetxeen katalogo zabalak eskaintza gastronomiko bikaina dauka: maitasun handienarekin eta Errioxako produktu onenekin prestatutako pintxoak, plater tradizionalak (patatak errioxar erara, xirmendutan erretako txuletak, txahal-masailak, etab.) edo ukitu berritzaile eta abangoardistekin landutako plater finak.

Gainera, Casalarreina toki ezin hobea da Errioxa Jatorri Deitura Kalifikatuaren ardorik onenez gozatzeko. Eskualdeko upategi ospetsuetako ardo famatuekin hasi eta familia-upategien ardo berezietaraino.

Azken batean, Casalarreinan aukera izango duzu errioxar gastronomia-esperientzia bat bizitzeko, eta bide batez Errioxako ardo onenak edateko. Eta gure taberna eta jatetxeetako plater eta pintxorik onenak dasta ditzazun, Casalarreinako gastronomia izeneko ibilbidea diseinatu dugu zuretzat, aukera galdu gabe eskuratu behar duzuna.

Gastronomía y vinos