Eskualdeko mahastizaintzako eta ardogintzako tradizioarekin lotutako zubi bat.
Udalerriko hirigune historikoaren erdi-erdian kokatua, Oja ibaiaren gaineko zubia funtsezko azpiegitura bat da, ibaia zeharkatzeko aukera ematen duen heinean, eta, horrez gain, ondare-balio handia ere badu, Casalarreinako historiari eta kulturari lotua.
HELBIDEA: Calle Frontón, 3, 26230 Casalarreina La Rioja – Nola lortu »
TELEFONOA: 941 324 004
XVIII. mendean, Gaztelako Errioxako ardoak esportatzeko asmoz, itsasora ahalik eta lasterren iristeko beharra sortu zen Errioxako lurraldean, zehazkiago, Santanderreko hirira eramateko. Nafarroako eta Arabako lurraldeak pribilegio batzuen jabe ziren, eta horrek baldintza berberetan lehiatzea galarazten zion Errioxari. Horregatik, 1783. urtean, Errioxako 52 herrik, Casalarreina barne, elkartzea erabaki eta Sociedad Económica de Amigos del País de La Rioja Castellana sozietatea sortu zuten, eta haren Estatutuak Errege Zedula bidez onartu ziren, 1788ko apirilean, Karlos III.a erregearen agintaldian. Sozietatea eratu ostean, Santanderren amaitzen ziren hainbat zubi eta bide sortu ziren. Bide horietako bat Gimileoren eta Pancorboren arteko errepidea zen, eta, errepide horretan, zubi bat eraiki zuten Oja ibaiaren gainean, Casalarreinan.
Antonio Bolañok zuzendu zituen zubia eraikitzeko lanak, eta 1831n amaitu zuten, hasiera batean aurreikusi baino pixka bat geroago, eta 990.159 errealeko azken kostu batekin, 761.739 euroko gainkostuarekin obraren hasieran aurreikusitakoaren aldean. Harlanduzko obra da, eta puntu-erdiko hiru arku dauzka. Kontserbazio-egoera bikainean dago. 2005ean, garrantzizko obra bat eraman zen aurrera zubiko zati hondatuenak garbitu eta zaharberritzeko, eta horri esker, eraiki zutenez geroztik 190 urte igaro direnean, Oja ibaiaren gaineko zubiak ikusgarri eta distiragarri jarraitzen du, lehen egunean bezala.