Entrerailes hotela

Entrerailes Hotela Oja – Tirón Bide Berdearen ibilbidetik oso gertu dago. Trenbide zahar horretatik gertu-gertu dago establezimendua, eta hortik datorkio izena, hain zuzen. Errioxa Garaiko Ardoaren Ibilbidean integratuta dago hotela.

Dimas eta Zuriñe errioxar bikote gazte ekintzaileak jarri du abian proiektua, espazio moderno, intimo, eroso eta jasangarri bat sortzeko. Guztiz hornitutako 6 gela dauzka, junior suite bat barne. Diseinurako, “passivhaus” edo “etxe pasiboa” izeneko eraikuntzaren alde egin zuten, erosotasun termikoagatik eta kontsumo energetiko ia nuluagatik bereizten dena.

Gozatu #entrerailes, aparteko esperientzia bat.