Señoría de Casalarreina ostatua
Hospedería Señorío de Casalarreina ostatu berezi bat da, Casalarreinako Pietatearen monasterioan kokatua. Harlanduzko eraikina da, zurezko estalki eta ornamentu handiak dauzkana.
HELBIDEA: Plaza Santo Domingo de Guzmán, 6, 26230 Casalarreina, La Rioja
Nola lortu »TELEFONOA: 941 324 730
HELBIDE ELEKTRONIKOA: info@hospederiacasalarreina.com
WEBGUNEA: https://hospederiacasalarreina.com
Guztiz hornitutako 15 gela bikoitz zabal dauzka, eta jacuzzi handiekin hornitutako bainugelak nabarmentzen dira guztietan. Gainera, ostatu berezia da bere estetikagatik eta dekorazioagatik. Monasterioko jatorrizko arkitekturari eutsi zaio, eta XVI. mendeko giro horretan ezin hobeto integratuz dekoratu da, alfonbrekin, errezelekin eta bestelako apaingarri originalekin; ostatuko elementu bakoitza kontu handiz hautatu da, arkitektura paregabe batean txertatu ahal izateko.
Ostatuak bezeroei aparteko gaualdi bat igarotzeko aukera eskaintzen die bere ondare-baliabide adierazgarrienetako batean. Errioxa Garaiko Ardoaren Ibilbidean integratuta dago establezimendua.