Montañés Taberna
Casalarreinako ehun urtetik gorako taberna enblematikoa. Goizean goizetik gosariak eskaintzen ditu, eta tortilla-pintxo gozo-gozoak nabarmentzen dira alor horretan.
Egunean zehar, beren espezialitateak dasta ditzakegu, hala nola txibiak, tortillak eta pintxo-aukera zabala. Gastronomiaren osagarri, Errioxako ardoen eskaintza zabala edo hainbat markatako garagardoak.
Areto zabal bat dauka, baita Florida plazara ematen duen terraza bat ere, udako hilabeteetan.
Ongi etorri Casalarreinara, hemen daukazu zure etxea.












