Jesús Cacho kafetegia-gozotegia
60ko hamarkadaz geroztik pastel eta opil propioak egiten dituzte artisau erara, eta erroskilak, kokoak eta madalenak dira beren espezialitate nagusiak. Urtebetetze edo bestelako ospakizunetarako tartak egiteko enkarguak hartzen dira, eta herriko ogia egiten dute egunero.
Kafetegia gosari eta meriendetan espezializatua dago, eta familia-tradizioaren arabera egindako produktuak dasta daitezke egin berritan, barrualdean edo terraza zabalean.
Hirurogeiko hamarkadan gure gurasoek gozotegia ireki zutenez geroztik, tarta, pastel eta ogirik onenak egiten jarraitu dugu artisau erara, ongi hautatutako osagaiekin. CACHO, betikoa.












