Galigón Garagardotegia – Taberna
Tortilla, pintxoak, bokatak eta errazioak dira Galigón Garagardotegiko espezialitateetako batzuk. Gainera, plater konbinatu eta hanburgesa gozoen aukera on bat ere badu.
Garagardo industrialen zein artisau-garagardoen eta Errioxako eta beste jatorri-deituretako —Txakolina edo Rueda, adibidez— ardoen karta zabala dauka.
Jangela txiki bat dauka taldeentzat, eta kanpo-terraza handi bat udako hilabeteetan.












