Caperos taberna – jatetxea
Gune gastronomiko desberdin bat Casalarreinan, “errioxamerikar” estiloko dekorazio zainduagatik eta giro-musikagatik bereizten dena; giro eder bat sortzen da horrela kalitatezko eskaintza gastronomiko bat dastatzeko. Tarte atsegin batez gozatzeko leku aproposa.
Ogi txigorrak, hanburgesak eta, batez ere, txingarretan erretako haragiak nabarmentzen dira. Jatekoen osagarri, ardo, bermut eta garagardoen eskaintza zabala dauka, nazionalak eta inportaziokoak.
Jangela zabala eta barneko eta kanpoko terraza dauzka, eta mahai batzuk ere bai, tabernaren eremuan.
Zatoz txingarretan egiten ditugun haragiak probatzera eta gu ezagutzera.












